Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
303.431
🔎
Azalera
439 km²
🏙️
Hiriburua
Bridgetown
📷
Argazkiak
ikusi
Barbadoseko bandera

Barbados Ozeano atlantikoan kokaturik dagoen eta Bere hiriburua Bridgetown, eta baita hiririk handiena ere eta herrialde bat da.

GEOGRAFIA-KOKAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbados Karibeko estatu-iharte bat da. Irla honek 439 kilometro koadroko azalera du. Azken datuen arabera, 303.400 biztanle inguru ditu. Lurralde honen hizkuntza ofiziala ingelesa da.

ERLIEBEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbados Ozeano Atlantikoan dago, Mount Hillaby da mendirik garaiena eta 340 metro du. Lurralde honetan bi urtaro bakarrik daude: ekainetik azarora urtaro euritsua izango dugu eta, abendutik maiatzera urtaro lehorra. Oso ezagunak dira lurralde honetako hondartzak.


FLORA ETA FAUNA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biodibersitate asko dago, baina palmondoa da lurralde honetan gehien ikusten den zuhaitz mota. Faunari dagokionez, tximino berdeak, oreinak, Iguanak, sugeak, itsas belakiak, itsas anemonak eta dordokak dira gehien aurki ditzakegunak.


HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbados errepublika bat da. Barbados Ingalaterrak esklabo bihurtutako lehen kolonietako bat izan zen, 1627an Karibeko lurraldea okupatu zuena. Britainiarren kontrolpean, Barbadosek azukre landaketetan oinarritutako ekonomia garatu zuen, non Afrikatik etorritako esklabo bihurtutako pertsonek lan egiten zuten. 2021eko azaroaren 30an errepublika aldarrikatu zen eta Sandra Mason presidentea bihurtu zen. Errepublika bilataku ondoren, Commonwealtheko kide izaten jarraitu zuen estatuak