Txikipedia:Barbara Walters

Wikipedia, Entziklopedia askea

 Barbara Walters[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Walters gazte

Barbara Walters Amerikako telebistako kazetari bat zen. Ainitz emankizun egin zituen, eta lehen emazteetariko bat izan zen arlo honetan. Emazte hau Estatu-Batuetan kazetari biziki ezaguna eta garrantzitsua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Walters 1929-ko Irailaren 25ean sortu zen Bostonen. Bere burasoak Errusiako juduak ziren; Estatu-Batuetara emigratu zuten 1900ean. Barbara eskola pribatu batetara joan zen, ondotik, eskola handi eta ezagun batetara joateko. Urte batzu berantago, Walters kazetari biziki ezagun bat bilakatu zen telebistako emankizunetan eta gai politikoetan, ainitz politikari elkarrizketatu zituelako. Horrez gain, telebistako lehen emakume-aurkezlea izan zen.

Walters-ek bere haur bakarra, Jaqueline Guber, adoptatu zuen 1968an, Lee Guber bere senarrarekin.

Barbara Walters 2022ko Abenduaren 30ean zendu da Manhattanen 93 urtetan.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Walters

Barbara lehen aldiko “THE TODAY SHOW” emankizunarekin pasa zen telebistan. Urte batzu beranduago,  bere erreportajeak eta elkarrizketak idazten eta editatzen hasi zen. 1976 urtetik goiti, emankizun bat sortua izan zen bere izenean, “The Barbara Walters Special”, berak animaturik. 1997 urtean “the view” emankizun biziki ezaguna animatu zuen Bill Geddierekin. Barbarak politikari anitz elkarrizketatu zituen, adibidez, Estatu Batuetako presidente guziak baita ere mundu osokoak.

Barbara Walters bere ibilbide profesionala bukatu zuen 2014ean, 83 urterekin.

[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barbara Walters. 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).