Txikipedia:Barruki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barruki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, barruki haltsar, barru, biriki, barrunbe, errai, tripotx... ere esaten zaie eta haragitarako animalien atal jangarriak dira, kanal kontzeptuan sartzen ez direnak, hala nola: (lehorreko animalien) gibela, barea, giltzurrunak, gongoilak, birikak, bihotza, burmuinak, hezur muina, guruinak (timoa, tiroidea, pankrea, suprarrenalak,), hausnarkarien urdaila eta hesteak (tripakiak), baresarea, hankak, maskuria, burua, mingaina eta odola.

Euskal Herrian hazkurria ez da ugaria izan, orokorki, eta horrek lehorreko zein itsasoko animalia erabat aprobetxatu behar izatea ekarri du. Europar Batasuneko legearen arabera, gizakiak kontsumitzeko egokiak diren, lesiorik edo gaixotasunik ez duten eta higiene baldintza egokietan hildako animalien erraiak izan behar dira. Erraiak egun bazterrekotzat hartuak badaude ere, etxeko sukaldaritzan garrantzi eta presentzia handia izan dute, proteina iturririk merkeena izan direlako mahaian. Iraganean etxean hozkailurik etxean ez egotea eta barrukiek agintzen dituzten berariazko prestaerak egokiro burutzeko denbora eta teknikarik ez edukitzea izan dira baztertze luze baten arrazoietako batzuk.