Wikipedia, Entziklopedia askea


Bizkaiko zubia, Portugaleten dagoen zubi ospetsua da, 1887 eta 1893 urteen artean eraikia. Bilboko itsasadarraren gainetik pasatzen den zubi transbordadore bat da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da pertsonzak eta gauzak eramateko transbordadorea
Egituran zintzilik dagoen ontzia.

Egituran zintzilik dagoen ontziak egiten du alde batetik bestera bidea, horrek oinezkoak zein ibilgailuak, gutxi gora behera zortzi auto eta hainbat oinezko garraia ditzake. Zubiak 164m-ko luzera du eta urte osoan, 05:00etatik 22:00etaraino egiten du bidea 8 minuturo.

Garaikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko zubia 1888. urtean.

Zubia, 2006ko uztailaren 13an Unescoren Gizarteriaren Ondarra izendatu zen. Horrez gain, zubiak hainbat garaikur irabazi ditu; hala nola, Aixe Getxo Sariak, Eusko Jaurlaritzaren turismo-lehiakortasunaren ziurtagiria, etab.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko zubia, 1887 eta 1893 urteen artean eraiki zen, Ferdinand Arnodin arkitektoagatik. 1937ko ekainaren 15ean, tropa errepublikanoak Bizkaiko zubia lehertu zuten, tropa frankisten aurrerapena gelditzeko. Horren ondoren, 1941eko uztailaren 19an zubia berreraiki zen. Arkitektura metalikoan Industria Iraultzako eraikinik interesgarrienen artean dago; izan ere  

Bilboko itsasadarraren sarrera izateak izaera garrantzitsua eman zion historian zehar. Madozen Desamortizazioaren ondorioz Bilboko alkate eta Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadore izan zen. Areetako inguru guztia turismoko leku bilakatu zen. Espainiako errege familiak ireki zuen tren zerbitzua.

Espainiako gerra zibila 1936.urtean.

Espainiako gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko zubia lau urtez bakarrik egon zen erabili gabe, Espainiako Gerra Zibilaren eraginez. Tropa frankistek Bilbo hartu baino lehen, Eusko Gudarosteek Getxoko kableak dinamitatu zituzten, zubiaren goiko partea itsasadarrera botaz.

Ondoren egindako aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiak historian zehar hainbat aldaketa jasan ditu, Gerra Zibilean izandakoez gain. Gaur egun, 12 motorrekoa sistema bat du hasierako motor handiaren ordez. Alde batetik bestera mugitzen den barkutxoa denborarekin ere aldatu da. Hasieran metalezkoa zurezkoa eta lonazkoa zen. Baina orain, aluminio era material sintetikoz osatutako beste bat dago, eta gaur egungoak 60 tonako kamioiak jaso ditzazke.