Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkotxoa.

Bizkotxoa labean egosten den edozein ore gozori esaten zaio. Normalen gosarian, postretan, urtebetetze festetan eta holakøtan jaten da. Osagai nagusiak azukrea, arrautzak eta irina dira; gero, zaporea emateko, nahi izanez gero, limoizko jogurta botatzen zaio, edo txokolatea, txokolatezko bizkotxoa egiteko.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki guztietan ez da “bizkotxo” izenarekin ezagutzen. Txilen adibidez “queque” esaten zaio. Venezuelakoentzat “torta”, Portugalen “pão de Espanha”, Italian “Pan di Spagna”, Kanadan “pain d'Espagne”, Grezian “pantespan”...

Bizkotxoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Bizkotxo hitza bis cottus ("bi aldiz egosia") esamoldetik dator, bi aldiz egosten delako.

Garai batean marinelek jaten zuten itsas bidaia luzeetan. Opil modukoak ziren eta bi aldiz egosten zituzten. Hauek jaten zituzten bizkotxoak ez ziren gaur egun egiten ditugunak bezelakoak. Marinelek jaten zituztenak urdaiarekin, arrozarekin... eta olio pixka batekin jaten zituzten.

Bizkotxoa egiteko osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2 arrautza
  • Goilarakada 1 azukre
  • Goilarakada 1 irin
  • Goilarakada 1 gurin

Normalean 180-190 gradutan egosten da labean.

Nola egin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Ontzi batean osagai hauek nahastu:

  • jogurt bat.
  • azukrea (edalontzi bat).
  • 3 arrautza.
  • irina (3 edalontzi).
  • Legamia sobrea.
  • Goilarakada bat olio.

2. Labea martxan jarri 150-160 gradutan, berotzeko.

3. Igurtzi bizkotxoaren moldea gurinarekin, gero ez itsasteko.

4. Bota moldean prestatutako nahasketa.

5. Labean sartu 40 minutuz.