Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
10.347.892
🔎
Azalera
92.225 km²
🏙️
Hiriburua
Lisboa
📷
Argazkiak
ikusi
Portugal penintsularra eta uharteak.

Portugal (izen ofiziala: Portugalgo Errepublika) Europar Batasuneko estatu bat da, Espainiarekin muga duena. Portugalgo hiriburua Lisboa da.

Iberiar penintsularen eta Europa osoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dagoen herrialdea da.

Guztira 92.391 km² ditu eta 10 milioi biztanle inguru.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalek, iparralde eta ekialdean, Espainiako Galiziarekin egiten du muga eta hegoalde eta mendebaldean, ordea, ozeano Atlantikoarekin.

Herrialdeak zenbait eskualde autonomo ditu, Azore eta Madeira artxipelagoak hain zuzen ere.

Lisboa

Klima ozeanikoa du iparraldean; eta hegoaldean, berriz, klima mediterraneoa.

Erromatar aztarnak Evora hirian

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo historia iberiar penintsularen historiarekin partekatzen da. Zona aurre-zelten bizilekua zen eta zeltek izena eman zieten Gallaeci eta Lusitaniar herriei. Fenizio eta kartagoarrak ere bertan egon ziren.

Egun Portugal dena Erromatar Inperioaren parte izan zen, ondoren Suebo, Burio eta Bisigodoek indarrez hartutakoa, gero arabiarrek ere konkistaturikoa. 868. urtean, errekonkista garaian, Portugalgo konderria eratu zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. eta XVI. mendeetan zehar, Portugal inperio handia izan zen Amerika, Afrika eta baita Asian ere koloniak izanik. Honek, ekonomia global eta kultura handia izatea ahalbidetu zion eta inperio kolonial jasangarri bat ezarri zuen lehen estatua izan zen.

Porto

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1255etik, hiriburua Lisboa da. Baina Gerra napoleonikoen garaian, Portugalen hiriburua Rio de Janeirora (Brasil) lekualdatu zen, 1808tik 1821erarte.

1926tik 1974ra diktadura batek agindu zuen Portugalen. 1974ko krabelinen iraultzak demokrazia berrezarri zuen.

Portugal politikoki garatuta dagoen herrialde egonkorretako bat da 1974 urteaz geroztik.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]