Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boga

Boga ur gaziko arrain bat da. Itsasertzeko haitzetan ezkutatzen da.

Bere izen zientifikoa Boobs boobs da. Boops izenak "idi-begi" esan nahi du. Euskal Herrian beste modu batzuetara ere deitzen zaio: Boba, boga, saubiya...

Bogaren marrazkia.

Normalean 15-20cm-ko luzera izaten du. Zilar koloreko marrak ditu gorputz osoan eta alboko hegatsean puntu beltz bat du. Bizkarreko hegatsak 13-15 arantza ditu. Begi handiak ditu eta aho txikia du.

Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi da.

Krustazeo txikiez, alga txikiez eta planktonaz elikatzen da. Arrain hau Orojalea da.

Dirudienez eme jaiotzen dira eta batzuk ar bihurtzen dira beranduago. Martxoa eta maiatza artean askatzen dituzte arrautzak.

Euskal Herrian ez dago arrain hau jateko ohiturarik. Beste herrialdeetan berriz, era askotara jaten dute: Frijitua, parrillan, labean...

   Ba al dakizu   
Itsasoko plasitikoen kutsadura neurtzeko erabiltzen da Mediterraneo itsasoan.