Edukira joan

Txikipedia:Burrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burruna.

Burruna aerofonoen familiako soinu-tresna da. Furrufarra edo zurrunbera ere esan izan zaio. Ingelesez bullroarer izena hartzen du, eta gazteleraz zumbadora.

Zurezko taulatxo luzexka bat da. Mutur batean duen zulo batetik soka bat pasatzen da. Tokian toki neurri eta itxura ezberdinak hartzen dituzte.

Nola jotzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Juan Mari Beltran burruna jotzen.

Sokaren mutur batetik heldurik, taulatxo hori abiadura bizian airean bueltaka jartzen da, zurrunbilo hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Zertarako jo izan da Euskal Herrian?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrek jolasteko erabili izan dute, eta animaliak uxatzeko ere erabili izan dira halakoak.