Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1985eko martxoaren 19a
Helsingborg
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Caroline Seger eta Verónica Boquete
Caroline Seger futbolari suediarra

Caroline Seger (Helsigborg,Suedia,1985 martxoaren 19a jaioa) futbol jokalari suediarra da. Erdilari bezala jokatzen du hamazazpi zenbakiarekin eta bere egungo (2023) futbol taldea Suediako Damallsvenskaneko FC Rosengård da.

2001ean 16 urtekin hasi zen Stattena IF-ean jokatzen. Hori dela eta, Sarak profesionalki 2004an jokotzen hasi zen FC Rosengård-en lehenengo mailan; selekzio nazionalean 2005. urtean jokatzen hasi zen.

Nazioartean txapelketa gehien jokatu dituen Europako jokalaria da. Therese Sjögranen errekorra gainditu du ere bai.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 (Rio de janeiro) eta 2020 (Tokio) urteetako Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominak lortu zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar Suedian, Estatu batueten eta  Frantziako taldeetan jokatu du:

- 2004-2009: Suediako Linköpings futbol taldean jokatu zuen 16 urtekin. Futbol talde honetan kapitain moduan zegoela hainbat partidu garrantzitzu irabazi zituen:

  • 2006 , 2008 eta 2009an Svenska Cupen deitutako torneoa eta double deitutako titulu bat ere irabazi zuten.
  • 2009. urtean Caroline Diamanball titulua irabazi zuen suediako emakumezkoen futbol jokalari hoberena izateagatik.
  • 2009ko irailan  Filadelfiako emakumezkoen talderako deitu zuten eta abenduan hiru urtez jokatzeko sinatu zuen. Talde horretan zegoela bere lehenengo denboraldia galdu egin zuen ebakuntza bat orpoan egin ziotelako.
  • Hurrengo denboraldian Western New York taldera aldatu zen.
  • 2014. urtean Paris Saint Germainera joan zen.
  • 2016/2017 denboraldian Lyon- eko taldera joan zen eta han  emakumezkoen Frantziako kopa eta UEFA women’s champion txapelketa irabazi zuen.

Bikotekide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segerrek 2013ko abenduan lesbiana zela publikoki esan zuen. Garai hartan bere bikotea Malin Levenstad futbolaria zen.

Bakarkako bereizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak / Lorpenak Urtea
Urteko jokalari suediarra 2005
Suediako erdilari onena 2006
Suediako erdilari onena 2009
Suediako emakumezko futbolari onena (Diamantbollen) 2009
Suediako erdilari onena 2010
Munduko Kopako All-Star taldea

(Munduko Kopako All-Star Taldea)

2011
UEFA Txapelketako Taldea 2013
Suediako erdilari onena 2014
Suediako erdilari onena 2015

[1] [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Caroline Seger. 2023-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. Caroline Seger. 2022-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).