Txikipedia:Catriona Le May Doan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Catriona Le May Doan Saskatonen, Kanadan, jaio zen 1970eko abenduaren 23an. Kanadako kirolari olinpikoa da eta izotz azkarreko patinajeko txapelketan lehiatzen da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz txapeldun izan zen olinpiar jokoetan eta bost aldiz txapeldun mundiala. Oso ona da abiadura frogetan.

Irudi honetan ikusten da Catriona Le May Doan mikrofono batekin eta bere atzean Japoniako bandera
Catriona Le May Doan

Neguko lau Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 1992 eta 2002 artean, guztira hiru domina lortuz, urrezko eta brontzekoa Naganon 1998. urtean eta urrekoa Salt Lake City-n 2002. 1998 eta 2001 urteen artean zazpi domina irabazi zituen distantzia Munduko Abiadura Irristaketa Txapelketa indibidualean eta lau domina Munduko Abiadura Irristaketa Txapelketa laburrean 1998 eta 2002 artean.

10 urterekin hasi zen abiadura patinajean eta 1991n bere lehen nazioarteko lehiaketetan parte hartu zuen. Bi aldiz izan da olinpiar txapelduna abiadura-patinatzaile txapelketan arrailduran. 1992an eta 1994an Neguko bi Olinpiar Jokoetan parte hartu eta nazioarteko txapelketetan arrakasta lortu arren.

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

500 metroko proban espezialista, bere ibilbidean zehar hainbat alditan hautsi zuen munduko errekorra, batzuetan bere errekorra hautsiz, eta proba 38 segundo baino gutxiagotan burutu zuen lehen emakumea izan zen, 1997an lortu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.theglobeandmail.com/sports/olympics/article-catriona-le-may-doan-living-chef-de-mission-dream/

https://en.wikipedia.org/wiki/Catriona_Le_May_Doan

https://olympics.com/es/atletas/catriona-le-may-doan