Txikipedia:Cien años de soledad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Garcia Marquez, liburuaren egilea eta sortzailea da.
Liburuaren azala

Cien años de soledad Gabriel García Márquez idazle kolonbiarraren liburua da, 1967an argitaratuta.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

García Márquezek hemezortzi hilabetezi idatzi zuen Cien años de soledad, 1965 eta 1966 artean, Mexiko Hirian, eta 1967an argitaratu zuen lehen aldiz. Lan honen ideia 1952an sortu zen, autoreak amarekin Aracatacara egindako bidai batean.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herriaren eta Buendía familiren gertaerak zein pertsonaien izenak behin eta berriz errepikatzen dira istorioan, fantasia errealitatearekin bat eginda.
  • Lehenengo hiru kapituluetan, familia-talde baten exodoa eta Macondo herriaren ezarpenak kontatzen dira.
  • 4. kapitulutik 16.era, herriaren garapen ekonomiko, politiko eta soziala aztertzen da.
  • Azken lau kapituluetan, gainbeheraren berri ematen da. Liburuaren azken edizioa 2007. urtekoa da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bananoko Langileen Sarraskiaren ondoren, lau urte, hamaika hilabete eta bi egun irauten dute euriteek herria setiatuko zuten. Ursulak zion euriteen amaieraren zain zegoela, eta azkenik hil egingo zela. Aureliano Babilonia jaio zen, Buendía lerroko azken kidea (hasiera batean Aureliano Buendia izena zuen, baina, aurrerago, Melquíadesko pergaminoek aitaren abizena Babilonia dela jakin zuen). Euria amaitzean, Úrsula hil egiten da eta Macondo lur jota geratzen da.

Familia murriztu egiten da, eta Macondon ez dira jada Buendiatarrak gogoratzen; Aurelianok Melquíadesen pergaminoak deszifratzen ditu laborategian, izeba Amaranta Úrsula Bruselatik itzuli arte, harekin maitasun-istorio bat baitu. Handik, Amaranta Úrsula haurdun geratzen da, eta ume bat izaten du.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. Liburua gaztelaniaz gehien itzuli eta irakurritako lanetako bat da.

Nobelaren lehen edizioa Sudamericana argitaletxeak argitaratu zuen 1970ean Buenos Airesen eta oso harrera ona izan zuen.

30 milioi liburu baino gehiago saldu dira eta 35 hizkuntzara itzuli da. Liburu Klubeko garai guztietako 100 liburu onenen artean dago.