Edukira joan

Buenos Aires probintzia

Koordenatuak: 37°S 60°W / 37°S 60°W / -37; -60
Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenos Aires
 Argentina
Administrazioa
Izen ofizialaProvincia de Buenos Aires
Estatu burujabe Argentina
ISO 3166-2AR-B
HiriburuaLa Plata
Buenos Airesko probintziako gobernadoreaAxel Kicillof
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°S 60°W / 37°S 60°W / -37; -60
Azalera307.571 km²
MugakideakEntre Ríos probintzia, Santa Fe probintzia, Córdoba probintzia, La Pampa probintzia, Río Negro probintzia, Buenos Aires eta Colonia departamendua
Punturik altuenaCerro Tres Picos (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria17.523.996 (2022)
2.168.996 (2016)
alt_left 9,053,427 (%51,7) (%48,3) 8,470,569 alt_right
Dentsitatea56,98 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−03:00 eta America/Argentina/Buenos_Aires (en) Itzuli
gba.gob.ar

Buenos Aires Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bahia Blanca badiaren hegoaldean. Izena gorabehera, ez du barnean hartzen Buenos Aires hiria. 307.571 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 17.569.053 biztanle zituen.[1] Hiriburua La Plata da.

Hauek ditu mugak: ipar-mendebaldean, Cordoba; iparraldean, Santa F eta Entre Rios; ipar-ekialdean, La Plata ibaia eta haren itsasoratze aldea;, ekialdean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; hego-mendebaldean, Río Negro probintzia; eta mendebaldean, La Pampa probintzia.

Barruti nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Airesko probintziako barrutiek Partido izena hartzen dute, eta hainbat kasutan hiri bat baino gehiago hartzen dute barnean. Biztanle kopurua, beti ere, 2001ekoa da. Parentesi artean, udalerri nagusia adierazi dira, barrutiaren izen bera ez daukanean:

Abeltzaintza Panpa inguruan, laboreak (artoa, garia), ehun landareak, barazkiak eta fruituak. Buenos Airesko probintzian bildu den industriak Argentinako inbertsioen 4/5 hartzen du. Zentral termiko garrantzitsuak daude.

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Etxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru horretan dago euskal etxeen dentsitate handiena. 200 inguru dira munduan zehar dauden euskal etxeak eta 86 daude Argentinan. Besteak beste, 12 daude Buenos Aires hirian,[2] eta beste 39 euskal etxe Buenos Aires probintzian.[3] Bestalde, hortik gertu daude Uruguaiko 12 euskal etxeak.

Probintziako hiri guzti hauetan dago euskal etxe bat: BragadoTrenque LauquenArrecifesAyacuchoAzulBahía BlancaBalcarceCañuelasCarlos CasaresChacabucoChascomúsChivilcoyCoronel DorregoCoronel PringlesCoronel VidalGeneral BelgranoGeneral RodríguezGeneral VillegasJosé C. PazJunínLa PlataLa PlataLapridaLas FloresLomas de ZamoraMagdalenaMar del PlataMorenoNecocheaOlavarríaPehuajóPergaminoRamos MejíaRauchSaladilloSalliquelóSan Carlos de BolívarSan Nicolás de los ArroyosSuipachaTandilTres Arroyos Partido

Buenos Aires probintzian, Montevideo eta Santiago hirien inguruan dauden euskal etxeak. Inguru horretan dago euskal etxeen dentsitate handiena. Ikus Munduko euskal etxeen mapa interaktiboa (Wikidatako datuekin, 2025)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Argentina: Provinces. citypopulation.de (kontsulta data: 2023-6-21).
  2. «Buenos Aires hiriko hamabi euskal etxeak» query.wikidata.org (kontsulta data: 2025-04-24).
  3. «Buenos Aires probintziako 29 euskal etxeak.» query.wikidata.org (kontsulta data: 2025-04-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]