Wikipedia, Entziklopedia askea


Coca-Cola edari freskagarri baten izena da, zeina munduko 200 herrialde baino gehiagotan eros daitekeen. Herrialde horietako guztietan, hirutan ezik, freskagarririk salduena da.

Coca-cola egiten duen enpresa The Coca-Cola Company da eta bere fabrika nagusia Atlantan dago, Estatu Batuetako Georgia estaduan. Coca-cola enpresaren aurkari nagusia Pepsi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Pemberton Koka ardoa sortu zuen lehenbizi Columbus-en, Atlantan. Baina hasierako produktu hau debekatu zen, une hartako legediagatik. Ondorioz, 1886an, Johnen erantzuna alkolik gabe egitea izan zen, Coca-cola. Osagai nagusiak koka ostoak eta kola intxaurra kafeinadunak ziren, beraz hortik dator izena. Hasieran, botika bezala saldu zen, bost zentimotara.

Coca-Cola-ren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coca-Cola da munduan gehien saltzen den edaria 200 herrialdetan saltzen da eta horietako 197tan freskagarririk salduena da. Coca-Cola Estatu Batuen nortasunari lotuta agertu izan da, eta horregatik arabiar herrialde batzuetan gutxiago saltzen da.

Non eros dezakezu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkatuetan
  • Supermerkatuetan
  • Kioskoetan
  • Makinetan
  • internetetik