Txikipedia:Atlanta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Atlanta Ameriketako Estatu Batuetako Georgia estatuko hiriburua da. 2021ean hiriak 496,461 biztanle zituen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Atlantak duen lekua txeroki eta creek amerindiar herrien lurraldea zen. Atlanta lurraldea Georgiako estatuari utzi zioten creek tribuko indigenek 1821ean. Atlanta 1836an sortu zen eta 1847an hiri kategoria jaso zuen.[1]

Sezesioko Gerra Zibilean 15.000 biztanle izatera iritsi zen eta trenbide puntu logistiko garrantzitsu bihurtu zen. 1864ko irailean hartu zuen hiria Shermanek, baina gero itsasorantz jarraitu zuen kanpaina eta enpeinu horretarako Atlantan indarrik ez uzteko, azaroaren 15ean Shermanen aginduetara ia hiri osoa kiskali zuten suteekin. [1]

Atlanta eta eskubide zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlantako etxe-orratzak
Atlantako etxe-orratzak

Segregazioaren kontrako eta eskubide zibilen aldeko borroketan, 1962 eta 1969 bitartean, Atlantako eskoletan arraza-integrazioa modu baketsuan gauzatu zen beste toki batzuekin alderatuz. 1973an Atlanta izan zen alkate beltza hautatu zuen Estatu Batuetako hegoaldeko lehen hiri garrantzitsua.[1]

20. mende amaieran, beltzak nagusi ziren Atlantako banaketa demogragfikoan (%67 1990ean), baina 2010. urterako, %54era jaitsi ziren, eta izatez beltzen populazio jaitsi egin da 21. mendean, eta aldiz igo nabarmen zuriena, hispanikoena eta asiaerrena.[1]

Pertsonaia garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Luther King

Martin Luther King (1929-1968), politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Atlanta. 2022-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).