Txikipedia:Coma Berenices

Wikipedia, Entziklopedia askea

Coma Berenices[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburdura: Com

Coma Berenices konstelazioa

Izar argitsuena: Beta Comae Berenices (mv 4,26)    

Izar kantitatea: 0                              

Coma Berenices  Leotik gertu dagoen eta 386 gradu karratu dituen konstelazio bat da; bere konstelazio mugakideak Canes Venatici, Hartz Handia, Leo, Virgo eta Bootes direlarik.

Mitologian Evergetes  Egiptoko  erregearen emaztea zen. Izarrik ez du beraren konstelazioan. Siriara joan zen Seleuko II.a erregearen aurka borrokatu eta bere arreba eta ilobaren hilketa mendekatzea izan zen. Denbora luzez borrokatu zuen eta garaipen ugari lortu zuen, baina, Egiptotik falta zen bitartean, bere emazte Berenize ahultzen zihoan eta bere senarraren bizitzagatik beldurrez zegoen. Kontsolatu ezinik, egun batean Afroditaren tenplura joan zen eta jainkosaren aurrean bere senarra bizirik eta garaile iritsiz gero, bere adats ederra, denek miresten zutena, sakrifikatuko zuela zin egin zuen. Baina gauez, norbait tenplura joan eta adatsa lapurtu zuen.