Txikipedia:Corvus (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Corvus (konstelazioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corvus (belea) hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, 70. postua du 88 konstelazioen hedaduran. Ptolomeok II.mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat ere bai. 73 izar baino ez ditu begi hutsez ikusgai. Bere izarrik distiratsuena Gienah Gurab da, 2,58ko magnitudea duen izar zuri-urdinxka bat da eta 165 argi-urtera dago. Ezohiko konposizio kimikoa du; merkurio eta magnesio maila altuak dituelarik. Corvi-Kraz izeneko beste izar bat, espektro motako erraldoi argitsu hori bat da, eguzkia baino 192 aldiz argitsuagoa, eguzki-sistematik 146 argi-urtera dagoena. Algorab Corvusen hirugarren izarrik distiratsuena da, eta bere osagai nagusia A0IV7 motako azpierraldoi bat da, nano laranja batekin lagunduta.


Mitologia

Greziar mitologian, belea Apolok bidali zuen bere kopa ur bila (Krater), baina belea berandu itzuli zen, iturritik gertu piku bat noiz helduko zain egon baitzen. Kopa (Krater) eta ur suge bat ekarri zituen atzaparren artean, eta Apolori esan zion atzeratu egin zela sugeak eraso egin ziolako. Apolok, belea gezurretan ari zela jakinik, zeruan jarri zituen hirurak: belea beti egarri egotera kondenatu zuen, kopa hurbil egon arren sugeak ez baitio edaten uzten.