Merkurio (elementua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau elementu kimikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».
Merkurioa
Mercury-element.jpg
80 UrreaMerkurioaTalioa
   
 
80
Hg
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaMerkurioa, Hg, 80
Serie kimikoaTrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala12, 6, d
Masa atomikoa200,59 g/mol
Konfigurazio elektronikoaXe 4f14 5d10 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 18, 2
Propietate fisikoak
Egoeralikidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) (likido) 13,534 g/L
Urtze-puntua234,32 K
(-38,83 °C, -37,89 °F)
Irakite-puntua629,88 K
(356,73 °C, 674,11 °F)
Urtze-entalpia2,29 kJ·mol−1
Irakite-entalpia59,11 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 27,983 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 315 350 393 449 523 629
Propietate atomikoak
Kristal-egituraerronboedrikoa
Oxidazio-zenbakia(k)2, 1
Elektronegatibotasuna2,00 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 1007,1 kJ/mol
2.a: 1810 kJ/mol
3.a: 3300 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)150 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)171 pm
Erradio kobalentea149 pm
Van der Waalsen erradioa155 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 8,30
Soinuaren abiadura(likido, 20 °C) 1451,4 m/s
Isotopo egonkorrenak
Merkurio (elementua)aren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
194Hg Sintetikoa 444 u ε 0,040 194Au
195Hg Sintetikoa 9,9 o ε 1,510 195Au
196Hg %0,15 Hg egonkorra da 116 neutroirekin
197Hg Sintetikoa 64,14 o ε 0,600 197Au
198Hg %9,97 Hg egonkorra da 118 neutroirekin
199Hg %16,87 Hg egonkorra da 119 neutroirekin
200Hg %23,1 Hg egonkorra da 120 neutroirekin
201Hg %13,18 Hg egonkorra da 121 neutroirekin
202Hg %29,86 Hg egonkorra da 122 neutroirekin
203Hg Sintetikoa 46,612 e β 0,492 203Tl
204Hg %6,87 Hg egonkorra da 124 neutroirekin

Merkurioa[1], halaber zilarbizia, elementu kimiko bat da, Hg ikurra eta 80 zenbaki atomikoa duena. Bere izena eta ikurra (Hg) latinezko hidrargirium hitzetik datoz; azken hau, berriz, grezierazko hydrargyros (hydros, ura eta argyros, zilarra) hitzetik dator. Elementu honek metal-itxura du, eta laborategiko baldintza estandarretan likido-egoeran aurkitzen den elementu metaliko bakarra da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioa metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta presioan likidoa den elementu bakarrenetako bat da, bromoarekin batera. Gaizki eroaten du beroa beste metal batzuen aldean ipiniz gero, baina elektrizitatea hobeto eroaten du. Erraz osatzen ditu aleazioak beste metal batzuekin, hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan disolbaezina da, eta azido nitrikotan disolbagarria. Gas-egoerara igarotzean lurrun toxiko eta korrosiboak eratzen ditu. Azalari, begiei eta arnasbideei erasotzen die.

Bere oxidazio-egoerarik ezagunena bibalentea da, hau da, bi atomorekin soilik elkartzen da. Hala ere, 2007. urtean aurkitu zen tenperatura oso baxuetan (-260 °C) egoera tetrabalentean ere existitzen dela.

Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere, elementu honen toxikotasunaren ondorioz, debekatu egin da termometro medikoetan erabiltzea, eta, horren ordez, alkoholean oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da.

Merkurioa mundu osoan zehar ageri da, eta forma disolbaezinetan, esaterako merkurio sulfuro eran, kaltegabea da, baina oso toxikoa da disolbagarriak diren formetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Merkurio». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]