Wikipedia, Entziklopedia askea

Cupido argiades

Cupido argiades Iberiar penintsulatik Japonia eta Indiaraino agertzen den tximeleta bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 20 eta 30 mm arteko hegal-zabalera du. Tximeleta harra urdina da eta ertzetan txuria eta beltza da. Azpialdean txuria da. Emeek, kolore argiagoak dituzte,hegalak urdin marroixkak dira eta ertzak txuriak. Emeak ere azpialdea txuria du. Puntu beltzeko lerro bat daukate eta atzeko hegaletan orban laranja batzuk dituzte. Beraien gorputza iletsua da eta antenak ditu.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeletek belaunaldi bat baino gehiago izaten dituzte. Martxotik urriraino ikusi daitezke. Emeak arrautzak jartzen ditu hostoen azpian. Landare lekadunak jaten dituzte baina kanibalismoa ere egiten dute. Beldarrak inbernatu egiten du eta udaberrian eratzen da.