Txikipedia:Dantzarako musika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dantzarako musika, inork ez daki nork asmatu zuen dantzarako musika, baina badirudi Grekoek asmatu zutela Erdi Aroan. Dantzarako musika edozein izan daiteke, pertsona bakoitzak bere dantzarako musika mota bat edo bat baino gehiago baitu. Musikak, pertsonaren aldartea azaldu ahal du.

Dantza - musikaren elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzak bost elementu osatzen ditu, alde batetik, mugimendua, erritmoa, espazioa, gorputz - adierazpena eta estiloa. Erritmoa eta konpasa dira estilo bakoitzak deskribatzeko elementurik garrantzitsuenak.

Musikaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika asko aldatu da. Lehen abeslariek talentu handia zuten, orain autotunearekin edozeinek abestu ahal du. Txarrena da jendeari gustatzen zaiola eta arrakasta duela. Gaur egun entzuten den musika gehiena ‘Reggetoia’ da, eta reggetoi gehiena sexista da.

Dohaineko kontzertu bat

Musika erritmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzarako musika erritmo asko daude, baina ezagunena musika elektronikoa da. Halere, herrialdearen arabera erritmo desberdinak egon daitezke.

Dantza egiteko tokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza egiteko tokia

Dantza egiteko tokiak asko daude, baina jendeari gustatzen zaiona, diskoteka da, izan ere, jende asko biltzen da eta musikari zen abesti desberdinak entzuteko aukera dago bertan. Musika klasikoa egoten den tokia aretoa da. Halere, badago kalean ere dantza egiteko aukera; gainera kontzertu gehienak dohainik dira, hau da, ez dira ordaindu behar.

Musika mota modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza egiteko musika modernoa, Estatu Batuetan eta Kariben hasi zen. Musika modernoak musika klasikoaren arau guztiak hausten ditu. Musika mota hau oso ondo dago dantza egiteko eta, gainera, ezagunena da diskoteketan.

Musika motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]