Sanba

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sanba desfilea, Rio de Janeiron, 2008an.

Sanba Brasilgo dantza eta musika genero bat da, Bahiako estatuan sortua, erroak Rio de Janeiro hirian eta Afrikan dituena, Mendebaldeko Afrikatik bortxaz ekarritako esklaboak eta Afrikako erlijio ohiturak direla bide. Brasilgo kultura adierazpide herrikoienetakoa da, eta Brasilgo nazio nortasunaren ikono bihurtu da.[1][2][3] Bahiako Samba de Roda (dantza-biribila), 2005ean, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk, eta Rio de Janeiron jotzen eta dantzatzen den samba carioca delakoaren erro nagusia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Samba», Dicionário Cravo Albin da Música Popular Brasileira.
  2. «Samba», Cliquemusic.
  3. «Samba», All Brazilian Music.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]