Wikipedia, Entziklopedia askea

Detroit

Detroiten ikuspegia. Ibaia izoztuta dago.

Detroit Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da. Michigan izeneko estatuan dago. 2010eko datuen arabera 713,777 biztanle ditu, baina inguruko hiriak batera hartuta 4,2 milioi pertsona bizi dira Detroiten eremuan.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako erdialdean kokaturik dago, Michigan aintziraren ertzean. Chicago ibaia bertan itsasoratzen da.

Uda epela eta hezea izaten da eta negua oso hotza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Detroiten egindako Ford T autoak arrakasta handia izan zuen, edozein familiak erosteko moduko lehen autoa izan zelako. Ford T modeloa XX. mendean eragin handiena izan zuen autobila dela esaten da.

Antoine de la Mothe Cadillac esploratzaile frantsesak 1701 urtean Detroiteko gotorlekua sortu zuen. XX mendean automobilen industria ezarri zen, Ford marka ezaguna. Mundu guztiko jendea etorri zen lanera eta gaur egun jatorri eta kultura askotako jendea bizi da bertan.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol mota asko egiten dira Bostonen. Kirol talde ezagunenak Detroit Red Wings izotz-hockey taldea eta Detroit Pistons saskibaloi taldea dira.

Bostongo maratoia oso ospetsua da eta munduko zaharrenetakoa da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]