Diafragma torax eta sabelaldearen bitartean dagoen muskulua da. Bere funtzio nagusia arnasketa eragitea da: honen uzkurketak arnasgora (arnasa hartzea) eragiten du eta erlaxatzen denean arnasbehera (arnasa botatzea) ematen da.
Diafragmak bi atal ditu: erdialdean tendoiez osatutako zati zurrun bat dauka eta inguruan giharra dago.[1] Honen gainean bihotza kokatzen da. Alboetara eta inguruan muskulua dago. Diafragmaren goiko aldean eta bihotzaren alboetan birikak daude. Birikak arnasketaz arduratzen diren organoak dira, airetik oxigenoa odolera pasaz eta karbono dioxidoa eta beste zenbait gai airera bueltatuz.
Biriketara airea sar dadin diafragma muskulua mugitu behar da. Diafragmaren mugimendua borondatez kontrolatu daiteke, baina automatikoa da baita. Honek esan nahi du arnasketan pentsatzen dugunean arnasketaren maiztasuna eta sakontasuna kontrolatu dezakegula (arnasteari uztea posible da baita) baina ez gara beti arnasketan pentsatzen ari eta, kasu honetan, arnasketa automatikoa izango da. Arnasketaren mugimendu automatikoa eta arnasketa eteteko gaitasuna ematen diguten neuronak entzefalo-enborrean daude batik bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ L., Drake, Richard. (2010). Gray. Anatomía para estudiantes.. (2nd ed. argitaraldia) Elsevier Health Sciences Spain ISBN 9788480868358. PMC 882776235. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).