Txikipedia:Dilma Rousseff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dilma presidente gisa.
Dilma presidente gisa.

Dilma Vana Rousseff Belo Horizonten, 1947ko abenduaren 14an jaio zen. Brasildar ekonomista eta politikaria da. Brasilgo Errepublikako presidentea izan zen hainbat aldiz.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilma Rousseff Belo Horizonten jaio zen, 1947ko abenduaren 14an. Gaztetatik ideia sozialistak izan zituen. 1969an klandestino egin zen, baina urtebete geroago atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten. 1973an, kartzelatik irten eta Porto Alegrera joan zen bizitzera. Berriz ere politikagintzan sartu zen itzultzean. 2010eko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. 2014an berriz hautatu zuten presidente, baina 2016ko abuztuaren 31n Senatuak kargutik kendu zuen. Rousseffek estatu kolpetzat jo zuen kargugabetzea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Dilma Rousseff. 2022-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).