Senatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txekiako senatua bilduta eta bozka ematen 2006an.

Senatu (latinezko senātus hitzetik ekarria) bi legebiltzar dituzten zenbait estatutan, gehienbat ohorezko biltzarra da.

Erromako senatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erromako Senatua»

Senatua oinarrizko erakunde politikoa izan zen antzinako Erroman, batez ere errepublika garaian. Normalean 300 kidek osatzen zuten, hasieran guztiak patrizio zirenek (patres, Erromako familia nagusietako buruak) eta kontsulek aukeratuak. Baina Ovidioren legea indarrean jarri zenetik (K.a. IV. mendea) zentsoreek aukeratzen zituzten eta herri xeheak ere parte hartzen zuen senatuan. Kontsulek, pretoreek edo herriaren tribunoek biltzen zuten senatua. K.a. 309. urtean, monarkia amaitu eta errepublika hasi zenean, senatuak garrantzi handia hartu zuen Erroman. Aginpide osoa zuen barne zein kanpo arazoetan, legegintzan, finantzetan eta erlijio gaietan. Errepublika amaitu zenean senatuak aginpidea galdu zuen eta enperadoreen mende geratu zen.

Senatua egungo estatuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo estatu federaletan senatuak estatu bakoitzaren ordezkariak biltzen ditu. Aginpide zentralizatua duten estatuetan senatuak tradizioz liberalagoa den parlamentuaren aginpidea mugatzen du. Senatuak garrantzi handia du lurralde txikientzat. Estatua osatzen duen herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera du senatuan, biztanleriaren arabera bereizketarik egin gabe. Ondorioz, biztanle gutxi dituzten herrialdeek parlamentuan mugatua duten ordezkaritza lortzen dute senatuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.