Txikipedia:Disko gogor

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Artikulua entzun!

Disko Gogorra

Disko gogorra, disko magnetiko batez edo gehiagoz osatutako informazio iraunkorra gordetzeko unitatea da. Disko gogorrak ordenagailuetan ez ezik, bideokameretan, etxeko DVD erreproduzitzaile/grabagailuetan, bideo-joko kontsoletan eta sakelako telefonoetan ere aurkitzen dira.

Disko gogorrak barnekoak izan daitezke, kasu horretan gailuan integratuta daudenak, edo kanpokoak, kasu horretan kable baten bidez gailura konektatuta.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko gogorretan, karkasa barrenean, elkar jarritako disko edo plater biribilak aurkituko ditugu. Disko edo plater hauek biraka hasten direnean, abiadura handia lortzen dute.

Disko mota hauen erabilera konputagailu oso onentzat mugatzen zen orokorrean, bere prezio altuagatik, nahiz eta gaur egun merkatuan aurkitu daitezke ordenagailu pertsonalen erabilerarako.