Txikipedia:Dominique Dawes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dominique Dawesen argazki bat.

Dominique Dawes 1976an Estatu Batuetan jaio zen, eta gimnasia artistiko profesional ohia da.

Lortutako dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olinpiar Jokoetan Bartzelonan 1992, brontzezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan, Unified Team eta Errumaniaren ostean, bere taldekideak: Wendy Bruce, Shannon Miller, Betty Okino, Kerri Strug eta Kim Zmeskal ziren.
  • 1993ko Birminghameko Munduko Txapelketan, zilarrezko bi domina lortu zituen: balantzean Lavinia Milosovici errumaniarraren ostean eta asimetrikoan, bere herrikidearen ondoren, Shannon Miller, hau ere Estatu Batuarra.
  • 1994ko Dortmundeko Munduko Kopan zilarra lortu zuen taldekako lehian, Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik, bere taldekideekin: Amy Chow, Kerri Strug, Amanda Borden, Jaycie Phelps, Larissa Fontaine eta Shannon Miller
  • 1996ko San Juaneko Munduko Kopan brontzea irabazi zuen balantzan, Dina Kochetkova errusiarra, Alexandra Marinescu errumaniarra eta Liu Xuan txinatarrarekin puntuetan berdinduta. Handik gutxira Joku Olinpiko Atlantako (Estatu Batuak) urrea lortu zuen taldekako lehian Errusia eta Errumaniaren aurretik eta brontzea zoruko ariketan, Lilia Podkopayeva ukrainarra eta Simona Amanar errumaniarraren atzetik.
  • Kirol ibilbide arrakastatsu honi amaiera emanez, 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumania (urrea) eta Errusia (zilarrezko) atzetik, bere taldekideak hauek izanik: Jamie Dantzscher, Amy Chow, Kristen Maloney, Elise Ray eta Tasha Schwikert.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://en.wikipedia.org/wiki/Dominique_Dawes