Wikipedia, Entziklopedia askea

Down-en sindrome

Down-en sindromea duen neska bat sukaldean lanean.

Down-en sindromea arazo genetiko bat da, eta atzerapenak sortu ditzake haurren garapenean. Haurren zelulek 46 kromosomen ordez 47 dituztenean gertatzen da. (Kromosomak zelula bateko egitura txiki-txikiak dira, pertsonei buruzko informazioa garraiatzen dutena, adibidez begien kolorea edo izango duten ilea). Gutxi gorabehera, 800 haurretatik bat jaiotzen da sindrome honekin.

Kromosoma gehigarri batek desgaitasunak sor ditzake garapenean. Horrek esan nahi du Down-en sindromea duten pertsonek ikasteko edo euren burua zaintzeko arazoak izan ditzaketela; osasun arazoak ere izan ditzakete: arazorik ohikoenak bihotzeko arazoak eta entzumen, ikusmen, digestio eta tiroide-guruineko arazoak dira. Down-en sindromea duten pertsona gehienek arreta mediko berezia jasotzen dute haurtxoak direnetik.

Iraganean, Down-en sindromea zuten haur asko etxe berezietan bizi ziren, familiengandik bananduta. Gaur egun, ordea, Down-en sindromea duten pertsona gehienak gurasoen etxean hazten dira. lagunak egiten dituzte, beste umeekin batera eskolara joaten dira eta kirolak praktikatzen dituzte. Nagusiak direnean, Down-en sindromea duten pertsona askok lanpostua dute eta batzuk etxe edo apartamentu kolektiboetan bizitzen dira.