Ikusmen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu. Argia objetuetan erreflejatzen da eta horregaitik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.

Ikusmenak sailkapen zoologikoaren maila bakoitzean bere ezaugarriak ditu. Eboluzio-maila oso apaleko animaliek ikusmen lausoa izaten dute, fotohartzaile mugaturik gabea. Animalia-espeziea garatu ahala, ikusmena ere garatzen da. Hala, ugaztun gehienek argitasun- eta iluntasun-mailak sumatzen dituzte bakarrik eta ez koloreak; primateek eta gizonek dute ikusmen garatuena, ikusmen binokularra eta kolorezkoa baitute.

Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira; gauzetan islatzen diren argi-izpiak, kornea pasa eta begi-ninian zehar kristalinora iristen dira; kristalinoak erretinan fokatzen ditu eta bertatik ikusmen-nerbioak garunera igortzen ditu seinaleak, garunean irudi bihurtuko direnak; kristalinoaren forma gihar ziliarren bidez aldatzen da; hala, gauzak distantzia desberdinetara foka daitezke.

Irudia erretinaren puntu egoki batean eratzen bada, begia emetropea dela esaten da, behar bezalakoa; irudia erretinaren aurrean eratzen denean, begia miopea izaten da; eta erretinaren atzeko aldean sortzen denean, berriz, hipermetropea. Astigmatismoa kornearen kurbaduran izaten den berezko akatsa da; ikusmen-akats horiek betaurreko, lente eta ebakuntzen bidez zuzendu daitezke. Gaixotasun horietaz oftalmologoak arduratzen dira. Bestela, ikusmenik eza itsumena da.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ikusmen Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]