Wikipedia, Entziklopedia askea

Dubai

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
3.331.420
🔎
Azalera
35 km²
🌄
Altuera
0 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Dubairen kokapena mapan.

Dubai Asiako Ekialde Hurbilean, Pertsiar golkoan dagoen hiri bat da, baina emirerri baten izena ere bada. Hiria Arabiar Emirerri Batuetako hiriburua da. Hiri handia dugu Dubai: 2016ko datuen arabera, 2.502.715 (2,5 milioi) pertsona bizi dira bertan. Arabiar Emirreri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da. Etxe orratz eta uharte artifizialengatik da ezaguna.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubain munduko etxe orratzik altuenetakoak daude, Burj Khalifa da ezagunena. 828 metroko etxe orratz hau 2010ean munduko handiena izateagatik ezagutzen zen.

Beste leku ikusgarri bat Dubai iturria dugu. Iturri honen egileen arabera, munduan ura erortzen den lekurik altuena da; horretaz gain, gauero bertako biztanleei erakustaldi itzela eskaintzen die: uraren mugimenduak eta uraren musika nahastu egiten ditu iturriak, era harrigarri batean.