Wikipedia, Entziklopedia askea

Ed Sheeran

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1991ko otsailaren 17a
Halifax
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi

Edward Christopher Sheeran 1991ko otsailaren 17an jaio zen, Hebden Bridge, Mendebaldeko Yorkshiren.

Britaniar kantautorea da, bere abestiak gehien bat pop, rock, folk, hip hop, indie eta akustiko generoetakoak izaten dira.

Ed Sheeran

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtean hasi zen bere musika karrera serioski hartzen.

Artista independente bezala sei grabazio luze grabatu ondoren, Jamie Foxx aktoreak bere Los Angeleseko irrati programara gonbidatu zuen.

Honen ondoren with Jools Holland programan agertu zen «The A Team», bere lehen bakarkakoa interpretatzeko. Abestiak 1,3 milioi kopia saldu ziren mundu mailan.

Bere mundu mailako arrakastarekin jarraitzeko Sheeranek You Need Me, I Don't Need You, Lego House eta Drunk abestiak atera zituen merkatura ondo jasoak izan zirenak.

2011ko irailean merkatura atera zuen ""+"" (plus bezala ahoskatua), bere lehen estudioko albuma. Honek lehen zenbakia lortu zuen Australia, Irlanda, Erresuma Batua eta Zeelanda Berriko zerrendetan eta horretaz gain, bi milioi kopia baino gehiago saldu zituen.