Txikipedia:Ekaitz Saralegi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekaitz Saralegi Mujika, pilota arloan Saralegi ezizenaz ezaguna, 1979ko abuztuaren 14an Amezketan jaio zen. Esku huskako pilotari profesional ohia da. 2001ean, Beotibarren debutatu zuen. Aurrelari aritzen zen.

2015ean bere herrikide Jokin Altunaren aurka jaioterrian erretiratze partida jokatu zuen, Larrunarri frontoian.