Edukira joan

Amezketa

Koordenatuak: 43°02′57″N 2°05′17″W / 43.0493°N 2.0881°W / 43.0493; -2.0881
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amezketa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Amezketako udalerria Txindokiko gailurretik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAmezketa
AlkateaMikel Arteaga Zabala
Posta kodea20268
INE kodea20008
Herritarraamezketar
Ezizenaeulik eta elbik
Kokapena
Koordenatuak43°02′57″N 2°05′17″W / 43.0493°N 2.0881°W / 43.0493; -2.0881
Map
Azalera20,58 km²
Garaiera215 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria941 (2024)
4 (2023)
alt_left 424 (%45,1) (%52,8) 497 alt_right
Dentsitatea0,46 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,12
Zahartze tasa[1]% 15,85
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,66
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 85,37 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,43 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 88.81 + % 4.52 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[3]% 82.71 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.amezketa.eus/

Amezketa Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Aralar inguruan kokatua, Txindoki mendiaren magalean, Tolosaldearen hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago. 921 biztanle zituen 2016. urtean.

2009tik, udalerri euskaldunen UEMA mankomunitateko partaide da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amezketak mugakide ditu iparraldean Alegia eta Orendain, hegoaldean Aralarko mendilerroa, ekialdean Bedaio, eta mendebaldean Abaltzisketa.

Hainbat auzotan banaturik dago, eta garrantzitsuenak lau dira:

  • Ugarte (herri sarreran kokatuta dago).
  • San Bartolome edo erdigunea (Plazaren inguru guztia).
  • Ergoiena auzoa (elizaren inguruan biltzen diren erikuntzek osatua).
  • San Martin (Amezketatik 2 km-ra kokatuta dagoen zelaia).

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralar mendilerrora eta natura parkera sartzeko Larraitz da puntu nagusietakoa eta, Tolosaldetik, Amezketa da abiapuntu posibleetako bat. Izan ere, Enirio-Aralarko Mankomunitatean barruan dago sartuta XV. mendetik.

  • Liburutegia[4]
  • Gaztelekua[5]
  • Larrunarri pilotalekua[6]
  • Gimnasioa[7]
  • Bake epaitegia eta erregistro zibila[8]
  • Osasun zentroa[9]
  • Zumardi eskola[10]

2019an herriak 907 biztanle zituen. Horietatik %21,17k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,84 ziren.[11]

Amezketako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %72,9. Hirugarren sektorea %18,3. Eraikuntza %6,7. 2017an biztanleko BPGa 48.882,9 euro ziren.[11]

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izan zen.

Amezketako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
6 / 7
416 (% 74,95)
Amezketarrok Elkar Lanean (AEL)
1 / 7
120 (% 21,62)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
3 (% 0,54)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,18)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izendatu zuten.

Amezketako udalbatza

Alderdia

2015ko maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 7
308 (% 67.1)
Auzolanean (AZ)
2 / 7
128 (% 17.89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
3 (% 0.65)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak ara.cat webgunean
Udaletxea

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 351 boto; Amezketa Etorkizun-ek[12] 167 boto. PSE-EEk 4 boto.[13] Iñaki Amundarain (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[14][15]

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 362 boto, Amezketa Etorkizunek 136 boto eta PSE-EEk 5 boto.[16][17] Mikel Arteaga (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.

Argizaiolak Amezketan, 1970eko hamarkadan
Amezketako Pello Zabalaren[18] testigantza, Arantzazuko santutegian euskara ez galtzeko egiten zuenaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Amezketako euskara[21] gipuzkeraren (erdialdeko euskalkiaren)[22] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskara[24] da, hain zuzen. Herri euskalduna da hau, herritar euskaldunak %87.51 baitira, eta euskararen erabilera %70.7.


  • Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira. Baina "San Martin" egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.
  • Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz. Talai dantza izenez ezagutzen den dantza egiten dute herritarrek etxe atarietan, trikiti soinua lagun dutelarik.
Aralar paper fabrika

Amezketar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Liburutegia | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  5. «Gaztelekua | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  6. «Kirola | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  7. «Gimnasioa | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  8. «Bake Epaitegia eta Erregistro Zibila | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  9. «Osasun Zentroa | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  10. «Zumadi Eskola | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  11. a b «Web Eustat. Amezketako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  12. «Udal hauteskundeak 2019 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  13. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  14. (Gaztelaniaz) «Tolosaldea: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 (kontsulta data: 2020-04-01).
  15. «Udal antolamendua | Amezketa» www.amezketa.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  16. «Udal hauteskundeak 2023 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2024-03-24).
  17. «2023ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (kontsulta data: 2024-03-24).
  18. «Zabala Bengoetxea, Pello - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  20. «Euskarazko liburuak irakurri, euskara ez galtzeko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  21. «Amezketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
  23. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
  24. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
  25. "Minas de cobre de Arritzaga" (Ingurumena / Eusko Jaurlaritza).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa