Txikipedia:Empire State eraikina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enpire state eraikina, Manhattan

Empire State Building, New Yorken (Estatu Batuak) dago, zehazki Manhattanen. Etxe orratz bat da, oso famatua eta telesail eta filma ugaritan ateratzen da eta. Enpire State munduko 7.eraikin altuena da. Eta New Yorken 2.eraikin altuena. Eraikin honetara 4 milloi pertsona  baino gehiago sartzen dira urtean, eta sarrerak 139€ balio du. Empire Statera igotzeko unerik onena udan eta udazkenean da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin hau Williamb F. Lamb arkitektuak diseinatu zuen, Shreve, Lamb eta Harmon arkitekturako estudioko bazkideak ziren. Eraikinaren diseinuak edo marrazkiak bi astetan sortu ziren, aurreko proiektu batzuetan oinarritu zirelako, Reynolds eta Carew Dorrean batez ere.

Enpire Stateko sarrera
Enpire Stateko sarrera

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa lanak 1930eko urtarrilaren 22an hasi ziren eta eraikina urte bereko martxoaren 17an hasi. Proiektu hartan 3400 langilek parte hartu zuten, batez ere italiar, irlandarrak eta burdinean adituak. Bost langile hil ziren eraikuntzan lan egiten ari zirela.

Empire State building etxe orratza ilunabarreko eguzkitan
Empire State building etxe orratza ilunabarreko eguzkitan

Proiektuaren aurrekontua 40.948.900$ zen baina 1929ko krisiaren ondorioz, 24.718.000$ izan zen amaierako gastua.

Irekiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1931ko maiatzaren 1ean ireki zen. Eraikina ez zen errentagarria izan 1950. urtera arte.

Hegazkin talka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko uztailaren 28an B-25 Mitchell bonbaketari (bonbak jaurtitzen dituen hegazkina) batek Empire state eraikinaren ipar aldean jo zuen, 79 eta 80 pisuen artean.  Hegazkinaren motorretako batek eraikina zeharkatu zuen, eta eraikinaren ondoko etxe bateko teilatura erori zen, teilatupe bat suntsituz eta sutea eraginez. Beste motorra eta lurreratze trenaren zati bat igogailu baten zulotik erori ziren. Sua 40 minutuan itzali zuten. Hamalau pertsona hil ziren gertakarian.[2]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Empire State eraikina. 2024-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. (Gaztelaniaz) Empire State Building. 2024-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).