Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia geotermiko

Eduki-taula

Energia geotermikoa lortzeko instalazio baten eskema.

Energia geotermikoa Lurraren barrutik datorren beroa da. Hain zuzen, "geotermiko" hitza grezierazko geo (lurra) eta thermos (beroa) hitzetatik sortua dago, eta, beraz, "lurreko beroa" esan nahi du. El término «geotérmico» viene del griego geo («Tierra»), y thermos («calor»); literalmente «calor de la Tierra».

Beraz, energia geotermikoa energia berriztagarrien arteko bat da. Janaria prestatzeko, bainatzeko edo berotzeko erabil daitekeen energia-iturria da; elektrizitatea sortzeko ere balio du. Energia geotermikoa lurrazaleko edozein lekutan aurki daiteke. Dena den, leku batzuetan, Islandian adibidez, berotasuna gainazaletik gertuago daukate, eta, horregatik, errazago erabiltzen dute energia-iturri bezala. Beste leku batzuetan, berriz, lurrazala zulatu behar izaten da berotasunera iristeko.

Lur barruko berotasuna hainbat elementu kimiko deskonposatzen direnean sortzen da. Energia geotermikoa plaka kontinentalek elkar jotzen dutenean ere sor daiteke. Plaken ertzean edo sumendietatik gertu dauden lekuak dira energia geotermikoa hobekien erabil dezaketenak. Izan ere, aktibitate bolkanikotik gertu dauden lekuek askotan ezaugarri egokiak dituzte gainazalean, hala nola laba fluxuak, geiserrak, fumarolak edo ur termalak.

Igerileku naturaletan eta ur termaletan aspalditik erabili da energia geotermikoa janaria prestatzeko, bainatzeko edo berotzeko. Froga batzuen arabera, jatorrizko amerikarrek orain dela 10.000 urte janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Antzinaroan, greziarrek eta erromatarrek ur termalek berotutako bainuak erabili zituzten.