👶 Jaiotza K.a. VI. mendea ezezaguna |
💀 Heriotza ezezaguna |
🔨 Lanbidea apaiz |
📷 |
Ennigaldi-Nanna duela 2.600 urte inguru Babilonian bizi zen printzesa bat izan zen. Ur hiriko apaiz nagusia zen eta hstoriako lehen museoa sortu eta zuzendu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ennigaldi-Nanna Nabonides erregearen alaba zen. Nabonides erregeak Urko zigurateko apaiz nagusi izendatu zuen. Ur hiriko apaiz nagusia Babiloniar Inperioko boteretsuena zen.
Nabonides erregea antzinako objetuen zalea zen eta indusketa arkeologikoak egin zituen. Alabak haren zaletasuna jaso zuen eta objetu asko bildu zituen. Museo bat sortu zuen, historian izan den lehenengo museoa, eta haren zuzendaria bihurtu zen.
Ziro Handiak Babilonia konkistatu zuenean Nobonides hil zen arren Ennigaldi-Nannak apaiz nagusi eta museoaren zuzendari izaten jarraitu zuen.
Ennigaldi-Nannak lan handia egin zuen. Mesopotamiako 1.500 urtetan zeharreko objetuak jaso zituen eta denak etiketatu zituen. Katalogoak ere sortu zituen objetuen zerrendak eginez.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ennigaldi-Nannaren ondoren Ur hiriaren gainbehera etorri zen eta biztanleek alde egin zuten. Urte luzetan hareak eatli zuen guztia. 1925. urtean aurkitu zituzten Ennigaldi-Nannaren museoaren hondarrak.