Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur hiriaren hondarrak.

Ur (𒋀𒀕𒆠) Sumer eremuko antzinako hiri bat da, Mesopotamian sortu zena. Ezagutzen den historiako hiri zaharrenetako bat da eta Sumerreko lehenengo hiri-estatu handia.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesopotamian kokaturik zegoen, Persiar golkoaren itsasertzean. Tigris eta Eufrates ibaiek sedimentu asko ekarri zituzten eta gaur egun kostaldetik 16 kilometrotara dago. Gaur egun Irak herrialdean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urko zigurataren marrazkia.

Duela 5.800 urte sortu zen. Urko jendeak Nanna ilargiaren jainkosa gurtzen zuen. Duela 4.000 urte inguru munduko hiri handiena zen. Biblia liburuan Ur hiria aipatzen da.

Duela 2.500 urte inguru ibaien ibilbideak aldatu ziren eta hiri hau kostaldetik urrun gelditu zen. Horregatik hiria bertan behera utzi zuten biztanleek. Horregatik gaur egun Ur hiria ez da existitzen, antzinako hiriaren hondarrak baino ez.

1850. urtean aurkitu zuten Ur. 1930eko hamarkadan hasi ziren indusketak egiten.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A'annepada taulatxoa.

Hiriaren erdigunean Urko zigurata zegoen. Zigurata apaizen tenplua zen. Inguruan hiria zabaltzen zen. Ziguratetik gertu erregearen jauregia zegoen eta baita erregeen hilobiak ere.

Ziguratean buztinezko taulatxo asko aurkitu dira. Idazkera kuneiformez idatzita daude. Haiei esker informazio asko jaso dugu antzinako garaietako Ur hiriaren inguruan.