Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erle Lore (Ophrys apifera):  "Ophrys" bekain esan nahi du grezieraz eta "apifera"  erlearen antzekoa latinez. Beraz, erlearen antzeko bekaina esan nahi du, erleek lorea uzten dutenean estamineak beste antena faltsuen modura eramaten dituztelako     (ikusi ugalketa atala)            

15-50 zentimetroko altuera hartzen du. Apirilaren erditik uztailera bitartean loratzen da. Loreak lila edo rosa kolorezkoak dira eta hiru estamine koloretsu dauzka eta erdian erle baten tankera hartzen duten petaloak. Lurrazpiko tuberkulu globular txiki bat du, elikagai-erreserba gisa balio duena. Tuberkulu honetatik lore zurtoin tentea ateratzen da, sinplea eta adarrik gabekoa.

Erle arrek polinizatzen dute. Landareak erle emearen usaina imitatzen duen sustantziak zabaltzen ditu erle arrak erakartzeko. Erle arra engainaturik kopulatzen saiatzen denean loreak dituen bi estamineak kopetan itsasten zaizkio eta hurrengo lorean polen transferentzia ematen da. Erleek lorea bisitatzen ez dutenean, loreak bere burua polinizatzen du.

Gune lehor eta eguzkitsuetan, itsas mailatik 1000 m-ra arte. Belardi, maldetan, sasietan, lautada harritsuetan, sasiguneetan, kareharrietan eta bide-ertzetan bizi dira.

Europaren hego eta erdialdean, Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean aurki daiteke. Lehorreko sustar bakarra du. Mediterraneotik Kaukasoraino hedatzen da.

Ez dauka erabilpen berezirik.