Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erraulia hostoa jaten.
Errauliaren burua.

Erraulia Euskal Herrian dagoen intsektu mota bat da.

Kakalardo berdea da. Hegalak berde distiratsuak dira. Gorputzaren itxura luzanga da. 1'25 eta 2 cm artean neurtzen du. Animalia pozoitsua da.

Sabelaren aldea ere berdea du eta ile zuriz estalita dauka. Begiak ilunagoak dira. Bi antena luze ditu, atal ugari ditu bakoitzak.

Errauliak erle baten habiaren ondoan jartzen ditu arrautzak. Handik jaiotzen den beldarra erlearen habiara joaten da eta erlearen larbak jaten hasten da. Kakalardo helduak zuhaitzetako hostoak jaten ditu.

Erraulitik tindagai bat ateratzen da, kolore berdea duena. Sustantzia hori azaleko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen da.