Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errege-opil

Eduki-taula


Errege-opila herrialde katoliko zenbaitetan urtarrilaren 6an Epifania ospatzeko prestatu eta jaten den opil gozoa da. Espainian eta Frantzia hegoaldean eraztun itxurako opila da. Fruitu konfitatuz apaintzen da eta batzuetan esne-gain edo kremaz betetzen da.

Barruan objektu txikiak ezkutatzen dira (zeramikazko panpinak, babarrunak, ...). Opila jatean kutuna aurkitzen duena errege izendatzen da egun horretan. Tradizio berriago baten arabera, kutuna aurkitzen duenak ordaindu egin behar du opila.