Txikipedia:Babarrun
Appearance
Babarruna (Phaseolus vulgaris), ilar edo indaba izenaz ere ezagutzen da. Lekale mota bat da, lekatik ateratako ale lehor marroixka edo zuri kolorekoak direnak.[1]
Jateko modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babarrunak jateko modu asko daude: freskoan (leka modura), lehorrean, eta eltzekari modura. Hostoa ere jaten daiteke, eta haren lastoa etxabereen bazka modura erabiltzen da. [1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babarrunak, kuiak, eta artoak Amerikako jatorrizko nekazaritzaren oinarria osatu zuten mende luzez. [1]
Merkataritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babarrunen merkataritza ekoizpena mundu osoan dago hedaturik. Brasil eta India dira babarrun lehor gehien ekoizten dituztenak, eta Txina leka gehien ekoizten duena. Euskal Herrian Tolosako eta Gernikako babarrunak dira ezagunenak, baita Arabako babarrun nabarrak ere. [1]