Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskilo

Eduki-taula

👶
Jaiotza
K.a. 525
Eleusis
💀
Heriotza
K.a. 456
Gela
🔨
Lanbidea
tragedy writer (en) Itzuli
📷
Argazkiak
ikusi
Eskiloren bustoa.

Eskilo antzinako Greziako lehen atzerkigile tragiko handia izan zen. Haren antzerki-lanak buruzagi politikoen gatazkei buruzkoak ziren, zehazki, beren herriagatik eta beren interesengatik zituzten gatazkei buruzkoak.

Gutxi dakigu Eskiloren gaztaroari buruz. Seguru aski Eleusisen jaio eta hazi zen, Atenastik ipar-ekialdean. Badakigu Dionisia izeneko Atenasko lehiaketa dramatiko handienean parte hartu zuela, K.a. 501 edo 500. urtean berrantolatu eta gutxira. Antzerkian arrakasta 41 urte zituela lortu zuen lehen aldiz, K.a. 484 urtean.

Eskilok sartu omen zuen antzerki grekora bigarren aktorea. Hori berritasun handi bat izan zen koru eta aktore bakar tradizionalaren aldean; gainera, trama eta elkarrizketa aniztasun handia ere ekarri zion antzerkiari. Eskilok koruaren tamaina eta eginkizuna murriztu zuen. Ohiz kanpoko efektu eszenikoak erabili zituen; hala nola maskarak eta jantzi arrotzak, sarri beldurgarriak. Segur aski bere lan gehienetan parte hartu zuen aktore moduan; hori ohikoa zen garai hartako antzerkigileen artean.

Eskilo 69 urterekin hil zen Gelan, Sizilian. Haren heriotzaren ondoren, atenastarrek inoiz ez bezalako neurria erabaki zuten: haren antzerki-lanak aurkeztea jaialdietarako lehiaketetan. “Tragediaren Aita” titulua aitortu zitzaion.

Haren 80 lan ezagunetatik,  52k lortu zituzten lehen sariak. Zazpi tragedia kontserbatzen dira soilik: Orestiada delakoaren trilogia: Agamemnon, Koreoforoak eta Eumenideak; Erregutzaileak; Persiarrak; Zazpiak Tebaren kontra; eta Prometeo kateatua.