Organulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko pikortsua
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.

Historia eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:

Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.

Zelula eukariotoetako organuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eukarioto»

Organulu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulua Funtzioa Egitura Organismoak Oharrak Irudia
Bakuoloa metaketa, garraioa eta homeostasia mintzezko zakuak landare eta onddoek Vakuol i Växtcell.png
Erretikulu endoplasmatikoa proteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzea erribosomekin elkartu daiteke (EEP) eukarioto guztiek 201601 Endoplasmic reticulum.png
Golgi aparatua proteinen garraioa eta heltzea, lisosomen eraketa diktiosomak (zakuak eta xixkuak) eukarioto gehienek Golgi apparatus (borderless version)-es.svg
Kloroplastoa fotosintesia mintz bikoitza du landareak
protistak (algak)
DNA eta erribosomak ditu Scheme Chloroplast-gl.svg
Mitokondrioa energia ekoizpena mintz bikoitza du eukarioto gehienek DNA eta erribosomak ditu Animal mitochondrion diagram es.svg
zelula horma Presio osmotikoari aurre egin mintza inguratzen duen zelulosazko horma landare, onddo eta protistoek Eukaryota cell strucutre.PNG
zelula mintza Zelula mugatu eta zitoplasma eta kanpoaldearen arteko elkartrukea bigeruza lipidikoa eta proteinak izaki guztiek Cell membrane detailed diagram blank.svg
zelula nukleoa DNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoa mintz bikoitzaz inguratua eukarioto guztiek genoma du bere baitan Diagram human cell nucleus.svg

Bigarren mailako organuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulua Funtzioa Egitura Organismoak Irudia
Ohikoak
Besikula edo xixkua Sustantzien garraioa Mintzezko egitura eukarioto guztiek Liposome scheme-en.svg
Erribosoma Proteinen sintesia RNA eta proteinak
Bi azpiunitate
izaki guztiek Ribosoma.jpg
Lisosoma Digestio zelularra mintzezko egitura animaliek Lysosomes Digestion.svg
Nukleoloa erribosomen sintesi hasiera proteinak eta material genetikoa eukarioto gehienek Cell nucleus-hu.png
Peroxisoma Digestio zelularra mintzezko egitura eukariotoek Peroxisome.svg
Zentrioloa zitoeskeletoaren ainguralekua bi zentriolok zentrosoma eratzen dute. Mikrotubuluz eginak daude. animaliek Centriole pt.svg
Zilioa eta flageloa Zilioa: zelulaz kanpoko matrizea mugitzea
Flageloak: desplazamendua
Mikrotubuluz eginak daude animaliek, protistoek eta landare batzuk Eukarya Flagella.svg
Espezifikoak
Akrosoma espermatozoideak obuluaren horma zulatzea mintzezko egitura animali gehienek Acrosome reaction.gif
Begi orbana eta ozeloidea argia detektatzea fototaxia burutzeko fotorrezeptoreak alga berde zelulabakarrek Chlamydomonas.svg
Exosoma azido nukleikoen digestioa proteinazko konplexua eukariotoek eta arkeobaterioek
Glikosoma entzima glikolitikoak gordetzea mintzezko egitura protozooek
Glioxisoma gantz azidoak karbohidrato bihurtzea mintzezko egitura landaretako haziek
Hidrogenosoma energia eta hidrogeno ekoizpena mintzezko egitura eukarioto zelulabakar batzuek
Inflamasoma hantura erantzuna proteinazko konplexua eukariotoek
Knidoblastoa ziztatzea espiral itxurako harizpia Knidarioek Hydra nematocyst 01.png
Melanosoma pigmentuen pilaketa mintzezko egitura animaliek
Miozuntza muskulu uzkurdura mikrofiruak animaliek
Mitosoma oraindik ikertzeko mintz bikoitza mitokondriorik ez duten zelulabakarrak
Parentosoma oraindik ikertzeko oraindik ikertzeko onddoek
Proteasoma proteinen digestioa proteinazko egitura handiak eukarioto guztiek Proteaosome 1fnt top.png
Stress aleak RNA biltegia mRNA konplexuak eukarioto gehienek
TIGER domeinua mRNA kodetzeko proetinak eukarioto gehienek

Prokariotoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Prokarioto»
Prokarioto baten egitura.

Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.

Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.

Beste osagai batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Historical Books - historische Bücher» www.dietzellab.de . Noiz kontsultatua: 2020-02-25.
  2. (Ingelesez) Ryter, A. (1988-01-01). «Contribution of new cryomethods to a better knowledge of bacterial anatomy» Annales de l'Institut Pasteur / Microbiologie (1): 33–44 doi:10.1016/0769-2609(88)90095-6 ISSN 0769-2609 . Noiz kontsultatua: 2020-02-25.
  3. (Ingelesez) Komeili, Arash; Li, Zhuo; Newman, Dianne K.; Jensen, Grant J.. (2006-01-13). «Magnetosomes Are Cell Membrane Invaginations Organized by the Actin-Like Protein MamK» Science (5758): 242–245 doi:10.1126/science.1123231 ISSN 0036-8075 PMID 16373532 . Noiz kontsultatua: 2020-02-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]