Wikipedia, Entziklopedia askea

Exobiologia

Nasaren Rover ibilgailua Marten.

Exobiologia Biologiaren adar bat da, gure planetatik kanpoko bizia ikertzen duena; astrobiologia izenarekin ere da ezaguna. Exobiologoek unibertsoaren beste tokietan bizia bilatzen dute, izaki handiak nahiz mikroskopikoak. Filmetan munstro erraldoiak agertzen dira, baina exobiologiaren lehenengo bilaketak mundu mikroskopikoan gertatzen ari dira.

Literaturan eta zineman, beste planetetako izakiak munstroak izaten dira gehienetan.

Exobiologiaren zientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exobiologian, zientzia askok hartzen dute parte: astronomiak, kimikak, geologiak, antropologiak eta biologiak. Gaur egun, bere jarduera teorikoa da, Lurretik kanpoko izaki bizidunik orain arte ez baita inon aurkitu, baina hori laster alda daiteke.

Exobiologiaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exobiologiaren helbura ez da beste planetetan izakiak bilatzea bakarrik: baita guretzat garrantzi handia duten galderak erantzun nahi ditugu, orobat. Adibidez, bizia nola sortu zen Lurrean? Kanpotik etorri zen? Edo zer da bizia?, esaterako.

Bilatzeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu asko daude izan daitezkeen izaki horiek aurkitzeko: