Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mapa geologiko bat, leku bateko lurpeko egitura desberdinak erakusten dituena.

Geologia lurrazalaren egitura eta bilakaera aztertzen dituen zientzia da. Geologian lan egiten duten adituak geologoak dira. Geologoen lanari esker dakigu, adibidez, Lurrak duela 4.600 milioi urte inguru sortu zela.

Hitzak jatorri greziarra du (antzinako grezieraz, γηo- [geo-, «lurra»] eta λογος [logos, «hitza», «jakintza»]), eta lehen aldiz Jean-André Deluc izeneko geologo, meteorologo eta fisikari suitzarrak erabili zuen 1778an.

Geologia zientzia garrantzitsua da hainbat arrazoirengatik. Lurra bere gaur egungo forma izatera nola heldu zen bezalako galderei erantzuten die. Erabilgarria da material garrantzitsuak aurkitzeko lurrazalean, petrolioa adibidez. Lurrikarak edo beste arrisku naturalak aurreikusteko ere balio du..

Geologiaren adarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologoek geologiaren adar ezberdin askotan lan egiten dute. Geologo batzuek harriak eta mineralak aztertzen dituzte, bai eta nola eratu ziren ere. Batzuek lurraren estruktura eta bere barnean dauden indar eta akzio ezberdinak aztertzen dituzte. Beste batzuek lurzoruaren formak nola garatzen diren eta nola aldatzen diren aztertzen dute, mendiak adibidez, lurraren gainazalean. Geologo batzuek, paleontologo deituek, fosilak aztertzen dituzte (landare eta animalia prehistorikoen aztarnak). Beste geologo batzuek gizakiek lurraren baliabideak nola erabili ditzaketen ingurumena kaltetu gabe aztertzen dute.

Denbora geologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologo gehienak ados daude Lurra duela 4.600 milioi bat urte eratzen hasi zela esatean. 700 milioi urteren ondoren azal solido bat garatu zuen. Geologoek "denbora geologiko" esamoldea erabiltzen dute momentu hartatik igaro den denbora luzea deskribatzeko. Denbora hau hiru periodo zabaletan banatzen dute, eoiak izenekoak. Bi eoi zaharrenak denbora prekanbrikoa deritzonaren parte dira. Hirugarren eoia, orainaldia barne hartzen duena, eoi Fanerozoikoa deitzen da. Hiru alditan banatzen da, aro deiturikoak: paleozoikoa, mesozoikoa eta zenozoikoa.

Geologoek aldi hauei buruzko informazioa aurkitzen dute lurrazalean dauden harrien geruza ugariak aztertuz. Geruza sakonenak zaharrenak dira. Geruza berrienak gainazaletik gertuen daudenak dira. Geruza bakoitzak mota bakarreko harriak eta fosilak ditu. Honek pista asko ematen dizkie geologoei Lurraren historiari buruz.


Zer jakin nahi duzu?