Wikipedia, Entziklopedia askea

Félix María Samaniego

👶
Jaiotza
1745eko urriaren 12a
Guardia
💀
Heriotza
1801eko abuztuaren 11
Guardia
🔨
Lanbidea
poeta
📷
Argazkiak
ikusi
Samaniegoren erretratu bat

Félix María Samaniego alegialari arabar bat izan zen, erdaraz idazten zuena. 1745eko urriaren 12an jaio zen Guardian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia dirudun batekoa zen eta ikasteari ekin ahal izan zion. Lan batzuk idatzi zituen, haien artean alegiak. Bere alegiak mundu mailan oso ezagunak dira; adibidez, Inurria eta Kilkerra. Denbora batez, Tolosako alkate ere izan zen.

Zenbait obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samaniegok 137 alegia idatzi zituen, 9 liburutan banatuta. Horietako batzuk honako hauek dira: Txirrita eta inurria, Galeperra, Azeria eta bustoa, Euliak, Otsoa eta zikoina eta Esneketaria. Samaniegoren alegiak euskaratuta ere badaude.


[1]

  1. «Samaniegoren alegien argitalpen elebidun kritikoa kaleratu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).