Txikipedia:Fei-fei Li

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fei-fei Li[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena: Fei-fei Li Jaiotze data eta lekua: 1975 Txina, Pekin

Fei-Fei Li  1975ean jaio zen Pekinen, Txinan. konputazioko irakaslea da Stanfordeko Unibertsitatean. Bai horko eta bai Stanfordeko Ikaskuntza eta Ikusmen Laborategian zentratutako Adimen Artifizialaren Institutuko zuzendarikidea da. Horretaz gain, Stanfordeko (SAIL) Adimen Artifizialeko Laborategiko zuzendaria izan zen.

Fei-fei Li, Txinatik emigratu zuen bere familiarekin eta Parsippany-Troy Hills-en (New Jersey) kokatu zen. 1995ean Parsippany High School-en graduatu zen eta 2017an Parsippany High School of ospe aretoan sartu zen. Azkenik, Princeton Unibertsitatean fisikako lizentziatura lortu zuen 1999an ohore handiekin.

2017an, AI4ALLen sortzaileetako bat izan zen. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da AI4ALL, eta dibertsitatea handitzeko eta adimen artifizialaren eremuan sartzeko lan egiten du. Ikerketan duen esperientziak barne hartzen ditu adimen artifiziala (IA), ikaskuntza automatikoa, ikaskuntza sakona, ikusmen artifiziala eta neurozientzia kognitiboa. Gainera, ImageNet-eko zientzialari liderra eta ikertzaile nagusia izan zen, datu kritikoen multzoa eta ordenagailu bidezko ikusmen-proiektua, eta horren emaitza ikaskuntza sakonaren azken iraultza izan zen.