Wikipedia, Entziklopedia askea
Gau beltzean, kalabazak hustu, barruan kandela jarri eta sustoak emateko ohitura zegoen.

Gau Beltza izeneko jaia Halloween ezaguna egin baino askoz lehenagotik ospatzen zen Euskal Herrian. Urriarren 31 eta azaroaren 1 arteko gaua izaten da. Euskal Herrian Gau Beltza, Arimen Gaua edo eta Hildakoen eguna deitu izan zaio, baina Estatu Batuetan Halloween izenez ospatu izan da tradizionalki, eta gaur egun mundu guztira zabalduta dago. Gau Beltza jaia euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon zen. Hamarkadatan ohitura galduta egon bada ere, "Itzalitako kalabazen berpiztea" lan etnografikoari esker, ohitura zahar hau berreskuratzen hasi da.

Gau Beltza osatzen duten elementuak hildakoen arimen mamua, hustutako kalabazak, beldurra, gaua eta hainbat mozorro desberdin dira.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halloween ospakizuna Estatu Batuetatik datorrena da. Duela gutxi hasi zen tradizio hau gurean zabaltzen, Euskal Herriarekin edo gure tradizioekin zerikusi gutxi edo ezer ez duena. Gau beltza eta Halloween desberdinak dira:

Gau Beltzean etxeko oihal zaharrekin eta kalabaza buruekin jantzi eta jendeari beldurtzen zieten. Hala diote herri ezberdinetan zehar bildutako lekukotzek. Halloween estatu batuarrean ordea, mozorroak erosi eta saria edo ziria egiten dute etxez-etxe.

Tradizioaren berreskurapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan Gau Beltza galduta egon da, baina Josu Ozaitak eta Jaime Altunak egindako Hitzalitako kalabazen berpiztea lan etnografikoari esker. Ondorioz, eta Topaguneak bultzatuta, herri batzuetan berriro esnatu da jai honen ospakizuna. Adibidez: Mutriku, Eibar, Txantrea, Aretxabaleta, Lekeitio, Oiartzun, Baliarrain, Pasaia eta Arrasate.