Wikipedia, Entziklopedia askea
Gau izartsua artelana

Gau izartsua Vincent van Gogh (1853-1890) izeneko margolariak egindako artelan bat da. Artista hau hil zenean, bere lanak lau artistak baino ez zituzten ezagutzen, geroago ospetsuak egin ziren. Bere obrak (Gau izartsua haien artean) bere edertasunagatik nabarmenak izan ziren, eta eragin handia izan zuten XX. mendean. Aipatu beharra dago lan hau Van Goghen maisulantzat hartzen dela, eta berak egindako obrarik ospetsuenetakoa dela.


Koadroa hain famatua denez, askotan margotu izan da, eta ohikoa da leku askotan dekorazio gisa ikustea, itxarongeletan, adibidez. Izan ere, gehien errepikatu den koadroetako bat da.

Noiz margotu zuen koadroa? Zertan oinarritu zen artelana egiteko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Gau izartsuak nolabaiteko sinbologia duela heriotzarekin lotuta? Koadroan agertzen diren zuhaitzak hilerriekin eta heriotzarekin lotzen diren altzifreak dira.

Van Goghek 1889an egin zuen Gau izartsuaren margolana, Frantziako hegoaldean, Saint-Rémy-de-Provence herrian kokatutako ospitale psikiatriko batean zegoen bitartean. Bere gelako leihotik zeuden bistetan oinarritu zen koadroa margotzeko. Hala ere, ez zuen zehatz-mehatz leihotik ikusten zuena margotu, herri bat irudikatzen duelako artelanean, baina bere leihotik ez zen Saint-Rémy herria ikusten.

Non ikusi daiteke koadroa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko MoMA museoa
Koadroa museoan.

Gaur egun, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan dago. Izan ere, museo horretara eraman zuten 1941an eta bertan egon da handik aurrera. Gainera, museoko lanik ospetsuenetako bat da, eta beti egoten da jendez beteta. Baina koadroa ez da beti New Yorken egon. Van Goghek bere anaiari, Theori, bidali zion koadroa 1889ko irailaren 28an, Theo Parisen zegoen bitartean. Baina Vincent 1890an hil zen, eta Theo 1891ean; orduan, obra guztiak Theoren emaztearenak izatera pasa ziren. Margolana hainbat aldiz saldu zen, azkenik New Yorkera iritsi arte.

Zer agertzen da koadroan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Goghek bere anaiari gutun batzuk bidali zizkion, eta audio honen bitartez anaiari kontatzen ziona azaltzen da.

Izar horixka eta zurixkak koadroaren protagonistak dira, eta koadroaren zati handia hartzen dute. Gainera, ilargiak ere garrantzi handia hartzen du margolanaren eskubiko izkinean. Zeruaren azpian herri bat irudikatzen da. Bertan irudikatzen den elizak garrantzi handia du; izan ere, erdialdean dago eta Zerua ozta-ozta gainditzen du. Azkenik, koadroaren ezkerreko erdia hartzen duen zuhaitza da elementurik deigarrienetakoa. Orokorrean kolore ilunak erabili zituen gaua irudikatzeko.