👶 Jaiotza 1853ko martxoaren 30a Zundert |
💀 Heriotza 1890eko uztailaren 29a Auvers-sur-Oise eta Auberge Ravoux (en) |
🔨 Lanbidea margolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Vincent van Gogh Herbehereetako margolari bat izan zen. Lehen margolari mordernoetako bat irizten zaio.
Gaur egun historiako margolaririk ospetsuenetako bat den arren, Vincent van Goghek margolan bakarra saldu zuen bizi zen bitartean. Orain, ordea, milioika euroren truke saltzen dira haren margolanak. Autorretratu bizi eta koloretsuengatik, loreen margolanengatik eta paisaiengatik da ezaguna. Haren paisaia famatu bat Gau Izartsua da.
Van Goghek oso azkar eta pasio handiz egiten zuen lan, pintzelkada lodiak erabiliz. Espresionismoa izeneko arte estiloan eragin handia izan zuen; estilo horretan, objektuek eta gertakariek artistarengan sortzen dituzten emozioak erakusten dira nagusiki.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vincent Willem van Gogh 1853ko martxoaren 30ean jaio zen Zunderten (Herbehereak). Arte-merkatari gisa trebatu zen. Geroago, erlijio-ikasketetan aritu eta misiolari lanak egin zituen Belgikan.
Van Goghek 1880an hasi zuen ibilbide artistikoa. Ondorengo 10 urteetan, 800 olio-pintura eta 700 margolan baino gehiago egin zituen. Maiz bidaiatzen zuen, eta Herbehereetan eta Belgikan artea ikasi eta margotzen aritzen zen. Parisen (Frantzia) egin zuen egonaldi batean, artista moderno asko ezagutu zituen, eta estilo tradizionaletik urrundu zen. 1888an Arles izeneko hiri batera joan zen, Frantziako hego-ekialdera, eta bere lanik hoberenetako batzuk egin zituen bertan.
1888an gertaera ospetsu bat jazo zen Arlesen. Paul Gauguin artistarekin liskar bat izan ondoren, Van Goghek ezkerreko belarriaren beheko erdia moztu zuen. Geratzen zitzaion bizitzaren zati handi bat ospitale psikiatrikoetatik sartzen eta irteten eman zuen. 1890eko uztailaren 27an, bere buruari tiro egin zion eta bi egun geroago hil zen Paristik gertu.
Margolan ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gau izartsua.
-
Arlesko logela.
-
Irisak.