Txikipedia:Genero ez bitarra
Genero ez-bitarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero ez-bitarra ez gizona ez emakumea izatea da. Genero ez-bitar mota asko daude, genero-identitate eta adierazpen aukera anitzak barne hartzen baititu; hala nola, genero fluidoa, genero neutroa, bigeneroa, trigeneroa, ageneroa edo genero androginoa.
Generoaren identitatea eta orientazio sexuala ez daude lotuta. Izan ere, ez-binarioak diren pertsonek orientazio sexual desberdinak dituzte, hala nola, bisexuala, homosexuala eta heterosexuala beste batzuen artean.
Genero ez-bitarra ez da intersexuala izatearen berdina. Pertsona intersexual gehienak emakumeak edo gizonak sentitzen dira. Gainera, pertsona ez binarioa izatea ez da transgeneroaren sinonimoa, izan ere, pertsona transgeneroak bai daude binarismoaren barruan.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigenero, trigenero eta pangenero
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigenero edo trigenero, aldi berean, bi edo hiru genero ezberdinekin identifikatzen diren pertsonak dira. Aldiz, pertsona pangeneroak hiru genero baino gehiagorekin identifikatzen diren pertsonak dira.
Ageneroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero espezifiko batekin identifikatzen ez diren pertsonak dira.
Xenogenero
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere buruaren generoak ez duela kategoria tradizionaletan egokitzen sentitzen duten pertsonak dira.
Androgino
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarri maskulino eta femeninoen konbinazioa dauzkate.
Genero fluidoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona hauen genero identitatea denborarekin aldatu daiteke. Hau da, bere burua maskulino, femenino edo beste genero batez identifikatu dezakete momentu ezberdientan.
Genero neutroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero neutroarekin identifikatzen diren pertsonak ez dira bereziki maskulino edo femenino bezala identifikatzen, genero kategoria binaria tradizionaletan ez den identitate bat nahiago dute eta izenordain neutro batzuk erabili dezakete.
Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandera ez-binarioa 2014an sortu zen, Kye Rowan-ek sortu zuen. Kolore-marra bakoitzak identitate ez-binarioaren aniztasuna adierazten du.
Horia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume/gizonezko binarismotik kanpo identifikatzen diren pertsonentzat.
Zuria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexu anitzeko pertsonentzat.
Morea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri batean gizonezkoak eta neurri batean emakumezkoak diren pertsonentzat.
Beltza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generorik ez dutenentzat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero ez-bitarrak ez dauka hasiera espezifikorik. Izan ere, genero ez-bitarra, kultura ezberdinetan eta historiako etapa askotan zehar egon da. Hala ere, genero ez-bitarra terminoak arreta eta ospe handiagoa lortu du azken urteetan.
Mundu osoko kultura indigena askok binarismorik haratago doazen tradizio eta genero ez-bitarra kontzeptuak dituzte.
XX. mendearen amaieratik aurrera, pertsona ez bitarrek onarpen eta ikuspenaren alde egin dute. 1990eko hamarkadan, genero ez-bitarra terminoa sortu zen, eta generoa zabalago eta errespetuz ulertzearen aldeko mugimendu aktibistak sortu ziren. Aktibismo hau dela eta, herrialde askotan genero-identitate desberdinen onarpen eta lege-babes handiagoa lortu da.
Izenordainak eta ikuspena: Genero ez-bitarraren historiaren parte garrantzitsu bat izenordain inklusiboen aldeko borroka izan da. Pertsona ez-bitarrek izenordain neutroen erabilera defendatu dute. Izenordainak sartzeko borroka horrek agerian uzten du zein garrantzitsua den genero identitate ez-bitarra ezagutzea eta errespetatzea hizkuntzan eta gizartean.